CONCENTRACIÓN CONTRA LA ENTREGA DE LA MEDALLA DE ORO DE NAVARRA

3.452 MEDALLAS

Concentración contra la entrega de la medalla de oro de Navarra a los señores Urmeneta y Huarte.
Día 3 de Diciembre a las 12:00 h. en la Pza. de San José.

Última hora.  La Delegación del Gobierno nos comunica que modifica cambia el lugar de celebración de la concentración: C/ Curia, confluencia con C/ Dormitalería. 12:00 h.

3.452 DOMINAK

AFFNA36—NAFSEkook Urmenetari eta Huarteri urrezko domina emateko erabakia birpentsatzeko exijitu nahi diogu Nafarroako Gobernuari.

Gure ustez, kontuan hartu beharra dago, sari hauek frankismoari guztiz eta zuzenean lotuak daudela hasieratik, diktaduraren azkeneko urteetan sortu baitzituzten.

Urmeneta eta Huarte enpresari arrakastatsuak izateak ez du esan nahi herritar eredugarriak zirenik, horregatik, Nafarroan milaka lagun hil eta ehunka erbestera kondenatu zituen diktadura ankerrarekin kolaborazio politika balioestea, biktimekiko laidoa iruditzen zaigu.

2014an zentzugabekeria galanta da estatu kolpearen aldekoekin zein diktadurarekin berarekin harreman guztiz estua izan zutenei urrezko domina ematea, errekete moduan zuzenean parte hartu zutenei, falangeari diru asko eman ziotenei, dibisio urdineko boluntario izan zirenei, gerra zibilean preso errepublikanoek egindako lan eskergaz baliatuta, Ablitasko aerodromoa eraiki zutenei, “Valle de los Caídos” delakoa eraikitzen lagundu zutenei. Sariak ematean, eta are gehiago Nafarroako urrezko dominak behar lituzkeen baloreak kontuan hartuta, balore demokratikoak sustatu dituztenei eman beharko litzaieke sari hau.

Nafarroan guztion alde lanean aritu direnak saritu behar baditugu, zergatik ez ditugu demokraziaren alde egiteagatik beren bizitza arriskuan jarri zituzten milaka lagunak saritzen? Bien bitartean, beste batzuek diktadorearekin zituzten lehentasunezko harremanak ospatzen zituzten. Inor saritzekotan, zergatik ez ditugu umiliazioa eta irainak jasan eta egoera hari eutsi behar izan zioten milaka emakumeak saritzen? Bien bitartean, beste batzuk diktaduraren itzalean bizi eta hazten ziren. Laburbilduz, saritu behar baditugu, zergatik ez diegu saria ematen 40 urtean zehar klandestinitatean eta beldurraren beldurrez egoerari eutsi ziotenei, haien ahaleginari esker lortu baitu Nafarroako gizarteak egun duen askatasuna izatea eta gozatzea.

DOMINA HAUEK HAIEI EMANDA, GOBERNUA BIKTIMAK UMILIATZEN ETA GUTXIESTEN ARI DA. BAITA HAUEN FAMILIAKOAK IRAINTZEN ETA LAIDOTZEN ERE.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies